XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alicek bere inguruari begiratu zion harridura handiz: - Arraioa! Esango nuke zuhaitz honen azpian egon garela denbora guztian! Dena dago lehen bezalaxe!.

- Jakina baietz esan zuen Erreginak; zer uste zenuen?.

- Beno, gure herrian esan zuen Alicek, artean piska bat arnasestuka, guk egin dugun bezala denboraldi luze batez korri egiten baduzu... beste norabait iristen zara normalean.

- Oso herri mota geldoa esan zuen Erreginak.

- Hemen, ikusten duzunez, ahalik eta gehien korri egin behar duzu leku berean gelditzeko.

- Beste norabait iritsi nahi baduzu, gutxienez bi aldiz azkarrago korri egin behar duzu!.

- Nahiago dut ez saiatzea, arren! esan zuen Alicek.

- Guztiz pozik nago hemen egoteaz... honen bero eta egarri ez banengo!.

- Badakit zer gustatuko litzatzukeen! esan zuen Erreginak lagunkoi, bere poltsikotik kutxatxo bat ateraz.

- Nahi duzu opil bat (2) Ispiluan mundua egarria kentzeko opil bat jatea da onena?.

Alicek pentsatu zuen ez zela gizalegekoa izango ez esatea, nahiz eta hura ez izan zehazki berak nahi zuena.

Beraz, hartu egin zuen, eta jan, ahalik eta hobekien: oso lehorra zen; eta pentsatu zuen inoiz ez zela egon hain itotzear bere bizitza osoan.

- Freskatzen zaren bitanean esan zuen Erreginak, neurriak hartuko ditut.

Eta poltsikotik neurtzeko zinta bat, hazbetetan markatua, atera zuen eta landa neurtzen eta zurtoin txiki batzu iltzatzen hasi zen.

- Bi yardaren buruan esan zuen, zurtoin bat jarriz distantzia markatzeko, azalpenak emango dizkizut... beste opil bat nahi?.

- Ez, eskerrik asko esan zuen Alicek: batekin nahikoa eta sobera daukat!.

- Egarria kenduko zitzaizun, ezta?- esan zuen Erreginak.